Entradas

Irakasleari entzutea

 Nire kasuan, hiru irakasle ezberdinen azalpena entzun ditut. Bi irakaslek gai baten inguruan hitz egin didate eta besteak beste gai bati buruz. Lehenengo bi irakasleetatik Europan eta garapen bidean dauden herrialdeen arteko ezberdintasunak ikasi edo behintzat horrekin gerati naiz. Bigarren irakasletik ezagutzen ez nuen hitz berri bat ikasi dut: materializacion excesiva. Beraz haien azalpenak gauza berriak ikasteko eta gogoratzeko baliogarriak izan zaizkit.  Ondo sentitu naiz experientzia honekin. Izan ere, ikasle baten papera negoen egiten, irakasleari bere azalpenak entzuten eta azalpenak ematen ari ziren bitartean, beste rola imaginatzen ari ninten. Ni, irakasle gisa, ikasle bati azaltzen. Beraz interesgarria iruditu zait esperientzia hau. Azkenik, irakasleak ebaluatu behar izan ditugu eta honako hauek dira irakasleei jarritako notak( anonimatoan) Irakasle 1: 9'25 Irakasle 2: 9'25 Irakasle 3: 10

Sarrera 7

  Sarrera 7.-Nola erlazionatzen da Banduraren ikaskuntza sozialaren teoria bideoan aurkeztutako kontzeptuekin?   Eztabaida : Gizarte-ikaskuntzaren teoria aztertzea, eta ereduak eta imitazioak haurren portaeran eta moraltasunean duten eragina aztertzea.  Bideo honekin amaituko dugu:  https://labur.eus/ML2i8 Banduraren teoriaren arabera, haurrek behaketaren bidez ikasten dute, eta hezitzaileen portaerek ikasleen garapen moralean duten eragina azpimarratzen du bideoak. Hori dela eta , irakasleen etika profesionala funtsezkoa da, haien jarrerek ikasleen balioak moldatzen baitituzte.

Sarrera 6

  Sarrera 6.-Etikoa al da helduen jokabidea haurren heziketa moralerako eredu gisa erabiltzea?   Eztabaida : Aztertu ea bidezkoa den haurrek behatutako portaerak ulertze kritikorik gabe hartzea, eta ea horrek errespetatzen duen garatzen ari diren gizabanako gisa duten autonomia. Etikoa da, modu arduratsu batean egitekotan. haurrek helduen portaera jarraitzen dute, baina ezinbestekoa da eredugarritasuna hausnarketa etikoarekin uztartzea.

Sarrera 5

  Sarrera 5.-Zer ondorio ditu bideo horrek etorkizuneko irakasleak etika profesionalari dagokionez trebatzeko? Eztabaida: Hezitzaileen portaerak eta balioek ikasleengan nola eragin dezaketen eta irakaskuntzaren praktikan autorhausnarketa etikoak duen garrantzia kontuan hartzea. etorkizuneko irakasleen etika profesionala lantzeko hausnarketa sustatzen du. Irakasleak eredugarriak izatea ikaskuntza ingurunea eta ikasleen garapena moldatzen du.

Sarrera 4

  Sarrera 4.-Haurrak zenbateraino dira eragile autonomoak beren moraltasuna eraikitzeko orduan? Eztabaida : Haurrek, kanpoko eraginetatik aparte, zuzen eta okerraren zentzu propioa garatzeko duten gaitasunaz eztabaidatzea. hasieran umeak ez dira autonomoak moraltasuna eraikitzeko baina interakzio sozialaren bidez, moraltasun hori eraikitzen joaten dira adibidez hezkuntza eta esperientziaren bidez

sarrera 3

  Sarrera 3.-Nola eragiten du gizarte-inguruneak haur baten identitate moralaren eraketan? Eztabaida : Haurren kontzientzia moralaren eta nortasun etikoaren garapenean gizarteak eta interakzio sozialek duten rolari buruz hausnartzea. Modu handi batean. Familiaren adibidea jar daiteke. Ume bat bere familia giroa mespretxuz bizi bada, hau da, gurasoek hainbat '' kolektibo''-rekiko gorrotoa erakusten badu, haurrak horrela ikasiko du eta handia denean gorrotoa izateaz gain bere haurrei berdina erakutsiko die.

Sarrera 2

  Sarrera 2.-Imitazioa ikaskuntza moralaren modu eraginkorra al da haurrengan? Eztabaida : Behaketaren eta imitazioaren bidez ikasteak balio moralak sakon ulertzera eramaten duen edo etikaren irakaskuntzan ikuspegi esplizituagoa behar den ebaluatzea. Modu batean bai. Haurrek imitazioaren bidez ikas dezakete eta modu eraginkor bat zian daiteke, ondo erabilia bada.